Txindoki es una de las grandes escuelas de escalada clásica o de largos desconocida de Euskadi, si exceptuamos su tan transitada arista (ADinf IV). Las paredes de la cara sur de esta bella montaña nos ofrecen escaladas de 5-6 largos de gran porte clásico y estilo montañero.

Azalpena: Txema bidea 6 largotan egiten da, Txindokiren hegoaldeko maldako plaketan gora. Goian Desplome-Diedro bat dauka, gradua ematen diona (V+) baina azeratu egin daiteke (A0) ondo aseguratuta dago eta. Bide erdian V+ eko pasu-plaka bat ere badauka. Bideak bariante asko ditu, bidea errazten dutenak, baina aseguratuena hau aurrekoa dela esan genezake.
Kontuz ibili behar da Txema-n sartzean, era klasikoan ekipatuta bait dago, eta paraboltak ez daude beti. Eskalada honen gauza onenetako bat, mendian entzun daitekeen lasaitasuna da, lekua nahiko ezezaguna bait da orokorrean, eta bideak berri-berri daude, eta harria latza. Eskalatzaile asko atzera botatzen dituen gauza nagusia, eskalatzen hasi aurretik 700m desnibel igo behar direla da, mendian gora.
Informazioa Gipuzkoako Eskalada Gida-n dago, baina ez da oso espezifikoa.
Hurbiltzea: Eskalada honen gauza politetako bat hurbiltze bidea da. Txindokiko igoerako bide normala jarraitu behar da Larraitz-etik. Bidea oso ebidentea da, edo jendeari jarraitu besterik ez dago. Bideak segituan altura hartzen du, eta momentu batean mendiaren Hego maldan sartzen da, eskuinean.
Harkaitz guztia ikusten da handik, eta joango garen eskola ere bai. Aristarako bidea hesi bat pasa orduko mendian gora joanda hartzen da. Gure bidea, ostera, aurrera doa bide normaletik, eta mendi azpitik jarraituko dugu, iturri batera heldu arte.
Ura ondo bete eta gero (beharko da), zelaian gora hasiko gara bideetarantz. Bidezidor bat bilatu beharko dugu, harri eta belarrezko arista txiki baten eskuinetik igotzen dena, argazkian bezala.

Al inicio el sendero cuesta encontrarlo, pero aparece a la derecha de la arista de roca.
Bidea Txindokiko hego korridorerantz doa, baina aprobetxatu egingo dugu altura erraz eta gutxi nekatuta (zaila bada ere) irabazteko. Une batean aristatxoa gurutzatzen du repisa polit batetik, eta gero eskalada Txema Biderantz abiatuko gara belar motzeko zatiak aprobetxatzen beti ere. Bidearen hasiera burdinazko gurutze baten ezkerrean dago. Ondo begiratu ezkero, horman repisa bat ikusi daiteke batzar (reunion) bat eta burdinazko plaka batekin.
1. Luzea (III-, ezer gabe, motza): plaka errez baten gora, eta gero ezkerretara belarretan repisaraino.
2. Luzea (V/V+, paraboltak eta iltze bat): largoa plaka baten gora joaten da paraboltak txapatuz, gradua kosta egiten da, eta nire ustez V+ merezi du lekuren baten, paraboltak urruti ikusten baitira leku horietan. Bide ebidentea eta zuzena (20-30m). Batzarra plakan bertan dago.
3. Luzea (IV+, 2 edo 3 parabolt): plakatik irteteko parabolt bat, gero IV ko zona, laja batzuekin zintak jartzeko. Gero plaka-desplometxo bat dago paraboltekin, ta gero IV ezer gabe batzarreraino repisa baten.

La placa despues del desplome tiene pocos cazos y puede ser V/V+.
4. Luzea (V+, paraboltak baina ez beti): plaka baten irtetzen da parabolt batekin IV, gero bidea ezer gabe desplometxo baten hankararte III-IV. Desplomea (V-) eta gero plaka bat dago (V+) agarre gutxirekin, baina paraboltez ondo. Gero urrutiago parabolt bat, eta gero batzarrerarte ez dago ezer, eta eskuinean dagoen laja luze baten zerbait sartu behar da (IV+).
5. Luzea (IV, ezer gabe): bidea IV bat da katxarroak sartzen joateko. Fisurak eta zubiak badaude. Zertxobait eskuinera egiten du bideak, Liburuko krokisak esaten duenaren kontra. Batzarra azkenerarte ez da ikusten eta eskuinaldean dago desplome handi baten azpian. Batzarrera heldu aurretik ezkerretara tximini bat ikusten da, baina hortik ez da joan behar.
6. Luzea (V+, ondo ekipatuta): ezkerrera irteten da (eskuinera ere joan daiteke nahi bada, guk ezkerrera egin genuen). Paraboltak ezkerreko plakara altxatzen dira eta gero gainean daukagun desplomean diedro bat bilatuz (iltze zahar bat ere topatuko dugo), diedroan gora joango gara (paraboltekin ondo ekipatuta). Diedrotik irten, belarretan pausu batzuk egin eta laster ikusiko dugu batzarra, ia aristan.
El último largo y desplome con el que acabaremos la escalada.
Buelta: aristan aurrera jarraitu ezkero (eskalatzea amaituta), eskuinetara jaisteko korridorea aurkituko dugu, presa uneren baterako ona. Baina gomendagarriena Txindokiren tontorrerainoko arista egitea da (II-II+) pasuekin, eta asko disfrutatzekoa, eta bide batez tontorra ikutu, txarto ez dator eta.
Txindokitik jaisteko eta mendiari azken errematea egiteko, Egurral leporaino jeitsiko gara (borda bat). Politena ezkerrera joatea da eta Muitzetik jeistea Larraitzeraino (bordaren albotik bide bat dago beherantz, errekalbotik jaisten dena). Iturri txiki bat dago erreka alboan.
Berandutzen bazaigu eta bizkorrago nahi badugu jaitsi, mendiaren beste aldetik jaitsiko gara, bide normaletik (oso markatua eta jendea). Leku politak ikustearren eta atajo bat hartzearren, lepotik ezkerretarantz (behi artetik) sakonune batetik jeitsi daiteke bidexka batetik, goizean ura hartu dugun iturriaren parera heltzeko (gomendagarria).
Jeitsiera baketsu eta polit bat errekondotik.
1 comentario:
esta escalada es recomendable para todos los que no hacemos grado. Está muy bien equipada y el último largo es mantenido, con una salida en artificial equipada con parabolt que merece la pena ser visitada. La roca es excelente y la aproximación también. Está muy poco frecuentada porque la pateada hasta la base lleva un buen rato de esfuerzo con el material al hombro. Las vistas son acojonantes.
Publicar un comentario